Badator hurrengo POV hitzaldia Forensic Architecture agentzia ospetsuaren kidea ...

@jonuriarte@tldr.nettime.org

Badator hurrengo POV hitzaldia Forensic Architecture agentzia ospetsuaren kidea den Júlia Nueno Guitart-en eskutik, azaroak 4 asteazkena arratsaldeko 19tan Tabakaleran.

Júlia ingeniari informatikoa eta ikertzailea da, eta, FAko talde gisa, Israelgo armadak Gazako genozidioan adimen artifiziala nola erabiltzen duen aztertzen lan egin du. Teknologia horiek opakutasunez sortzen eta erabiltzen direnez, tresna eta metodologia propioak garatu behar izan ditu, haiek argitu, ulertu eta argitaratu ahal izateko. Hitzaldian, hain zuzen ere, tresna horiek eta haien emaitzak partekatuko ditu.

Informazio gehiago eta sarrerak hemen: tabakalera.eus/eu/algoritmoa-l #forensicarchitecture #Adimenartifiziala